Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serrano, Emilio

Arabar musikagilea (Gasteiz, 1850 - Madril, 1939). Madrilgo kontserbatorioan egin zituen ikasketak Eslavarekin eta Arrietarekin, eta geroago, 1894-1920. urteetan, konposizio irakasle izan zen han. Madrilgo Teatro Real-eko arte zuzendaria izan zen, eta hogeita hamar urtez Elisabet infantaren ganbera musikagilea. San Fernando Arte Ederretako Akademiako kide izan zen. Lan aipagarriak ditu: operak: Mitritades (1882), Doña Juana la Loca (1890), Irene de Otranto (1891), Gonzalo de Córdoba (1898); La Bejarana (1924) zartzuela; harizko tresnetarako kuarteto bat, eta poema sinfonikoak.