Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schultes, Alex

Alemaniar arkitektoa (Dresden, 1943). Dresdeneko Unibertsitate Teknikoan egin zituen ikasketak (1969). Dietrich Bangert, Bernd Jansen eta Stephan Scholzekin elkartu zen 1974-1991 bitartean. Kunstmuseum Bonn museoaren proiektua egin zuen (1985-1992). Hura eraiki ondoren, bere estudioa zabaldu zuen, eta zenbait lehiaketatan parte hartu zuen: Historiaren Museoa (1988); Alexandria Liburudenda (1989); Riechstag (1993); Spreebogen barrutiaren diseinua (1992), denak Berlinen. Azken hori bere proiekturik ezagunena eta garrantzitsuena izan da ziur aski. Spreebogen eta Kantzileriako proiektuek mundu osoan ezagutarazi zuten. Horiez gainera, aipagarriak dira, baita ere, beste hauek: Büropark am Welfenplatz (1993, Hannover); Yenidzeko meskitaren zabaltze lana (Dresden); Baumshulenbeg-eko errausketa etxea (Berlin).