Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schuman, William Howard

Estatubatuar musikagile eta pedagogoa (New York, 1910 - 1992). Lehenengo Musikako Pulitzer Sariaren irabazlea (1943). Musika ikasketak egin zituen, Roy Harris estatubatuar musikagilearekin. Eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen (1935-1945), Juillard Schooleko zuzendari izan zen (1945-1962), eta New Yorkeko Lincoln Centerko lehendakari (1962-1969) izendatu zute. Schumanen musikak erritmo eta harmonia egitura bikaina du, eta sarritan tonu bat baino gehiago erabiltzen badu ere, ez du melodia galtzen. Bere obretako asko fuga eta kalejira tankerako musika molde barrokoetan idatzita daude. Lanik aipagarrienak: American Festival Overture (1939), orkestrarako; piano eta orkestra txikirako kontzertu bat (1942); A Free Song (1943), Musikarako Pulitzer Sariaren irabazlea; Undertow (1945) eta Night Journey (1947) balletak; Credendum (1955), Estatu Batuetako gobernuaren enkarguz idatzitako lana; New England Triptych (1956); 10 sinfonia, kontzertuak, harirako 4 kuarteto, abesbatzetarako obrak eta zinemarako musika.