Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schubart, Christian Friedrich

Alemaniar musikagilea, organista eta poeta (Obersontheim, Wurtemberg, 1739 - Stuttgart, 1791). Sturm und Drang alemaniar higikundeko poeta nagusia izan zen. Organista izan zen Ludwigsburgon. Ideia aurreratuak eta liberalak zituenez, Ludwigsburgotik alde egin behar izan zuen. Augsburgon hartu zuen bizilekua eta 1774. urtean Deutsche Kronik, politika, literatura eta musikari buruzko aldizkaria sortu zuen han. 1777. urtean hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 1787. urtean Stuttgart-eko gorteko musika zuzendari izendatu zuten, eta Vaterländische Kronik, bere 81 lieder ospetsuak argitaratu zituen. Schuberten kantu batzuen hitzak ere idatzi zituen.