Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schulz, Charles

Estatubatuar komiki egilea (Saint Paul, 1923 - Santa Rosa, Kalifornia, 2000). 1948. urtean argitaratu zuen lehen komiki saila, Saturday Evening Post aldizkarian. Bi urte geroago Peanuts saila argitaratzen hasi zen, mundu osoan ospe handia lortu duena. Sail horretan haurren munduaren ezagutza sakona agertzen zuen, eta ezagutza hori sentiberatasunari lotutako moral pedagogiko bat agertzeko erabili zuen.