Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schumacher, Michael

Alemaniar auto pilotua (Hermülheim, 1969). Formula 1eko munduko txapelduna 1994 eta 1995. urteetan. Lanbidez mekanikaria zen, baina betidanik izan zuen goi milako pilotu izateko grina. 1984an egin zuen debuta eta Alemaniako gazte mailako txapeldun atera zen. Hurrengo urtean, Alemaniako txapeldun ez ezik munduko txapeldunorde geratu zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko Alemaniako Txapelketan parte hartu zuen eta hirugarren geratu zen; gainera, Macauko Formula 3ko Sari Nagusiaren irabazlea izan zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko txapelketan hirugarren geratu zen, eta Macaoko Formula 3ko Sari Nagusia irabazi zuen ostera. 1990ean Prototipoen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Sauber-Mercedesekin, eta Formula 1ean hasi zen, Jordan-Fordekin; handik gutxira, baina, Benetton-Ford taldeak fitxatu zuen. 1992an lortu zuen lehen garaipena, Belgikako Sari Nagusian, eta hirugarren bukatu zuen munduko txapelketan. 1993an laugarren geratu zen munduko txapelketan. 1994an munduko txapeldun atera zen; munduko txapeldun gazteena, ordu arte. Urte hartan 8 lasterketa irabazi zituen. 1995ean berriro atera zen txapeldun, bederatzi lasterketa irabazita. 1996an Ferrari taldearekin leihatu zen, eta hirugarren bukatu zuen, hiru garaipen lortuta, Espainia, Belgika eta Italian.