Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schrödinger, Erwin

Austriar fisikaria (Viena, 1887 - Viena, 1961). Vienan eta Jenan ikasi ondoren Stuttgart, Breslau eta Zurichen irakasle izan zen. Berlingo unibertsitatean Planck-en ordez jarri zuten. Nazien etorrerarekin Britainia Handira ihes egin zuen, eta 1955ean Vienara itzuli zen. Bera izan zen uhin mekanikaren sortzaile garrantzitsuenetakoa, eta atomoaren azterketara aplikatu zuen. Broglieren uhin mekanikaren eta Heisenbergen matrizen mekanikaren arteko parekotasuna frogatu zuen. Bere izeneko ekuazioa finkatu zuen; horren bidez partikula batek indar eremu jakin batean izango duen jokabidea ezagut daiteke. 1933an Fisikako Nobel saria jaso zuen Dirac-ekin batera.