Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scorel, Jan Van

Holandar pintore, arkitekto eta ingeniaria (Schoorl, 1495 - Utrecht, 1562). Italiako Berpizkundeko pintura moldeak eraman zituen Holandara. 1517an, Gossaert pintore flandestarrarekin jarri zen lanean Utrecht-en eta 1519an ezagutu zuen Durero Nurenberg-en. Venezia aldera jo zuen ondoren eta handik Mediterraneo ekialdeko lurretara abiatu zen. 1522-1524 bitartean Belvedereko museoko arte bildumaren ikuskari egon zen eta 1524an itzuli zen Holandara. Italiako pintura moldeak zabaldu zituen Holandan, eta erlijio eta mitologia gaiak landu zituen bere obretan. Manierismoaren eragina nabarmendu zen lan horietan. Berezko estiloa darie, ordea, erretratuei (1531, Mutiko baten erretratua).