Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scott, Ridley

Ingalaterrako zinema zuzendaria (South Shields, 1939). 1977an egin zuen bere lehen filma, The Duelists (1977), Joseph Conrad-en eleberri batean oinarritua. Bere hurrengo filma, Alien (1979), arrakasta handia izan zuena, Conrad-en eleberri batean oinarritua da halaber; mugarri izan zen zientzia fikzioaren eta beldurrezko zinemaren generoan. Blade Runner (1983) maisu lanean, bikain nahastu zituen polizia generoa eta zientzia-fikzioa, Alemaniako film espresionistetan oinarritutako dekoratu ikusgarriez. Hurrengo filmek, Legend (1985), Someone to Watch Over me (1987) eta Black Rain (1988), ez diote aurrekoen mailari eutsi eta publizitateko estiloaren kutsu nabarmena dute. 1990ean Thelma and Louise egin zuen, bi emakumeen itzulerarik gabeko bidaldia kontatzen duen road movie generoko arrakasta handiko filma. 1992an 1492: The Conquest of Paradise egin zuen.