Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scola, Ettore

Italiako zinema zuzendaria (Trevico, 1931). Kazetaria izan zen zineman hasi aurretik. 1952tik aurrera gidoiak idatzi zituen, komediak batez ere, eta italiar zinemagile ospetsuenen berrogeita hamar bat filmetan parte hartu zuen. 1964an egin zuen bere lehen filma, Se permettete parliamo di donne. Komediak egin izan ditu gehienbat, Italiako gizartea zorrotz aztertu eta kritikatzen dutenak. Filmak: Il commisario Pepe (1969), Dramma della gelosia (1970), C’eravamo tanto amati (1974), Brutti, sporchi e cattivi (1976), Una giornata particolare (1977), La Terrazza (1979), La nuit de Varennes (1982), Le bal (1983), La Famiglia (1987), Splendor (1988), Il viaggio del capitan Fracassa (1991).