Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scola Balboa, Luis Alberto

Argentinar saskibaloi jokalaria (Buenos Aires, 1980). Gasteizko Tau Ceramica taldean jokatu zuen 2000tik 2007ra bitartean, eta Hiru Errege Kopa eta Liga bat irabazi zituen. Taldeko inoizko jokalari onenetakoa izan da. Bestalde, Argentinako selekzioarekin, urrezko domina irabazi zuen 2004ko Olinpiar Jokoetan. Egun, NBAn jokatzen du, Houston Rockets taldean.