Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sandage, Allan Rex

Estatubatuar astronomoa (Iowa, 1926). Lehen quasarraren aurkitzailea. Illinoisko Unibertsitatean eta Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. Gero, 1952an, Hale Behatokian hasi zen lanean. Izarren distira eta kolorea adinarekin lotzen duen teoria bat sortu ondoren, H. J. Johnson-ekin batera, quasarrak –sekulako irrati uhinak igortzen dituzten izarren antzekoak– irratiastronomiaz aztertzeko talde bat eratu zuen. 1961ean, Monte Palomar-eko teleskopiotik objektu horien irudi espektrografikoa lortu zuen lehena izan zen, T. A. Matthewsekin batera. Halaber, objektu horietako batzuk ez zutela irrati uhinik igortzen aurkitu zuen, eta quasarren argi intentsitatea modu irregularrean aldatzen dela.