Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sada y Amezqueta, Juan de

Nafar matematikaria eta idazlea (Iruñea, ? - Iruñea, 1650). Salamancako eta Erromako unibertsitateetan ikasketak egin ondoren, bere jaioterrian irakasle izan zen 20 urtez. Hiru liburu eta matematikari buruzko lan bat biltzen dituen Historia apologética y descripción del Reyno de navarra y de su mucha antigüedad, nobleza y calidades y reyes que dieron principio a su real casa obra eman zuen argitara 1628. urtean.