Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roux, Jacques

Frantses iraultzailea (Pransac, 1752 - Bicêtre, 1794). Irakaslea izan zen Angulemako apaizgaitegian. Frantziako iraultzaren jarraitzaile sutsua izan zen. 1790ean Parisen hartu zuen bizilekua, apaizen konstituzio zibila zin egin zuen eta Saint-Nicolas-des-Champseko bikario izendatu zuten, baina apaizgoa utzi zuen. Parisko Komunako kide izan zen. Janari urritasunak sortutako krisialdian izan ziren matxinaden eta harrapaketen sustatzaile izan zen. Jabetza kritikatu zuen, aberatsen aurka jardun zuen, Maraten politikaren aldekoa zen eta 1793az geroztik enragés taldearen ordezkaria izan zen. Sozialismoa aldeztu zuen eta eragin handia izan zuen Babeuf-engan. 1794an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere burua hil zuen kartzelan zegoela.