Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rossen, Robert

Estatu Batuetako gidoigile eta zinemagilea (New York, 1908 - New York, 1966). Boxeolaria eta idazlea izan zen Hollywooden lanean hasi aurretik. Ezkertiarra zen eta agerian utzi zuen hori bere filmetan: Body and Soul (1947, Gorputza eta arima), All the King’s Men (1949, Erregearen gizon guztiak). Maccartismoaren garaian Europara erbesteretu behar izan zuen. Estatu Batuetara itzuli zenean Island in The Sun (1957, Uhartea eguzkitan) filmatu zuen. Azken bi filmak ditu bikainenak: The Hustler (1961) eta Lilith (1964).