Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosselli, Cosimo

Italiar margolaria (Florentzia, 1439 - Florentzia, 1507). Neri di Bicci-ren ikaslea izan zen. 1476an San Felipe Benizziren bokazioa margotu zuen. 1481ean Sixto IV.ak Erromara deitu zuen Sixtina kaperan lan egin zezan, eta han Urrezko zekorra gurtzen, Mendiko sermoia eta Azken afaria izeneko freskoak margotu zituen. Florentziara itzulirik, Sakramentu santuaren miraria margotu zuen Sant’Ambrogio elizan. Fra Bartolomeo eta Piero di Cosimo izan zituen ikasle.