Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rossellino, Antonio

Italiar eskultorea, Bernardo Rossellinoren anaia (Settignano, Florentzia, 1427 - Florentzia, 1479). Portugal kardinalaren kapera egin zuen Florentziako San Miniato elizan, Florentziako artearen maisu-lana. Harenak dira, halaber, Lazzariri Pistoian eginiko hilobia, behe-erliebeak (Artzainei deia, Napoli), Ama Birjina landuak (Napoli) eta buruak.