Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rossetti, William Michael

Ingeles literatura kritikaria eta argitaratzailea, Christina Rossetti-ren anaia (Londres, 1829 - Londres, 1919). Bere anaia Dante Gabrielekin batera sortu zuen The Germ aldizkaria eta literaturari eta arteari buruzko kritikak idatzi zituen The Spectator aldizkarian. Poeta ospetsuen bizitza (1878), Keats-en bizitza (1887) eta Dante Gabriel Rossini; familiako gutunak (1895) obrak argitaratu zituen.