Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rossi, Franco

Italiako zinemagilea (Florentzia, 1919 – Erroma, 2000). Irratian lan egin zuen eta gero Castellani eta Vergano-ren laguntzaile izan zen zineman. 1955ean egin zuen Amici per la pelle (Adiskidetasun ahaztezina) du filmik ezagunena. Urte batzuk geroago, Enrico Maria Salerno antzezleak antzeztutako Odissea nuda (1961) eta Smog (1962) film luzeek arrakasta handia izan zuten. 1980tik aurrera telebistarako lanak egin zituen.