Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ross, Sinclair

Kanadar idazlea, ingelesez idazten zuena (Prince Albert inguruan, Saskatchewan, 1908 - 1996). Banku batean lan egin zuen bizitza guztian, Kanadako gudarostean 1942 eta 1946 bitartean jardundako garaian izan ezik. Ingalaterran, Grezian eta Espainian bizi izan zen, harik eta 1980an berriro Kanadara itzuli zen arte. Bere literaturari dagokionez, lehenengo kontakizunengatik da, batez ere, ezaguna; kontakizun haietan Hondamendi Handiaren garaian baserritarrek eta hiritarrek bizi izan zuten bizimodu latz eta behartsua izan zuen kontagai. Bere lanak The lamp at noon and other stories (1968, Lanpara eguerdian eta beste istorio batzuk) eta The race and other stories (1982, Lasterketa eta beste istorio batzuk) bildumetan jaso zituen. Eleberrietan, berriz, aipagarriak dira As for me and my house (1941, Niretzat eta nire etxearentzat), (1958), Whir of gold (1970, Urrearen durundia) eta Sawbones Memorial (1974).