Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosenberg, Alfred

Alemaniar politikari nazia (Reval, Estonia, 1893 - Nurenberg, 1946). Volkischer Beobachter aldizkariko erredaktore izan zen 1921. urtetik aurrera, eta diputatu 1930. urteaz geroztik. Der Mythus des 20. Jahrhunderts (XX. mendeko mitoa) obra kaleratu zuen 1930ean, nazismoaren arrazakeriaren aldeko lan teorikoa. Alderdi naziko Kanpo Arazoetarako saileko buruzagi egin zuten 1933an; Bigarren Mundu Gerraren hasieran juduen mende zeuden bilduma partikularrak, liburutegi publikoak eta museoak hustu eta lapurtu zituen. Ekialdeko lurralde okupatuetako ministro egin zuten 1941. urtean eta jende asko eraman zuen beharturik Ukrainara lurralde hura alemaniar bihurtzeko asmoz. 1945. urtean atxilotu zuten eta heriotza zigorra ezarri zion Nurenberg-eko epaitegiak.