Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosegger, Peter

Austriar idazlea (Alpl, Estiria, 1843 - Krieglach, 1918). Bere jaioterriko biztanleen bizimoduak eta ohiturak azaldu zituen maisutasun handiz kontakizun liburuetan. Fede tradizionala aldarrikatu zuen hiri handietan garatzen ari zen modernismoaren aurrean. Obra nagusiak: Die Schriften des Waldschulmeisters (1875, Basoko eskolako maisuaren idatziak), Waldheimat, Erinnerungen aus der Jugendzeit (1877, Basoko sorterria, gaztaroko oroitzapenak), Der Gottsucher (1883, Jainkoaren bila), Jakob der letzte (1888, Jakob azkena) eta Als Ich noch jung war (1895, Artean gazte nintzela).