Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rops, Félicien

Belgikar pintorea eta litografia egilea (Namur, 1833 - Essonnes, Frantzia, 1898). Daumier eta Gavarni pintoreen estiloari jarraituz, karikatura sail bat marraztu zuen 1854. urtean berak sortu zuen egunkarian. Akuaforte egile gisa egin zen ezagun; irudimenaz gainera, ukitu erotiko nabarmenak zituzten haren koadroek. Lan nagusiak: Satanen emakumeak, Iraka ereilea, Asentsio belarra edaten duen emakumea, Heriotza zigorra eta Sorgina.