Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rorschach testa

Psik. Hermann Rorschach suitzar psikiatrak asmatutako proiekziozko proba psikologikoa. Proba egiten duenari 10 marrazki (5 tinta beltzez egindakoak, eta beste hainbeste tinta gorriz) aurkezten zaizkio, ordena jakin batean, eta hark marrazki bakoitzak gogora ekartzen diona esan behar du. Erantzunen arabera, proba egiten duenaren nortasunaren oinarrizko joera nagusiak ezagutzera irits daiteke psikodiagnosi mota horren bidez.