Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Root, Elihu

Estatu Batuetako legegizona eta politikaria (Clinton, New York, 1845 - New York, 1937). Zuzenbideko ikasketak egin ondoren (1867) alderdi errepublikarreko kide egin zen eta Gerrarako estatu idazkari izendatu zuten (1899-1904). Estatuko idazkaria izan zen 1905-1909 urteetan eta senataria 1909-1913 bitartean. Bakezalea izan zen eta Nazioarteko Justizia Epaitegi iraunkor berria sortu zuen 1920an. 1912an Bakearen Nobel saria eman zioten.