Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ropartz, Joseph Marie Guy

Frantses musikagilea (Guingamp, 1864 - Lanloup, 1955). Parisko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak T. Dubois eta J. Massenet musikagileekin, eta geroago, handik kanpo, C. Franck-ekin. Musikagile haien eragina nabarmena izan zen bere lanetan. 1894-1919. urteetan Nancyko kontserbatorioko zuzendaria izan zen, eta hiriko kontzertu sinfonikoen ardura hartu zuen. 1919-1929. urteetan Estrasburgon bizi ondoren, Bretainiara joan zen eta musika idazteari emana bizi izan zen. Idatzi zituen lanen artean aipagarriak dira, besteak beste: orkestrarako La cloche des morts (1887); Les landes (1888), eta Petite Symphonie (1943); harizko tresnetarako 6 kuarteto; piano eta biolinerako lanak eta eliza musika. Ropartz-en lan ospetsuena Le Pays (1913) musika drama da.