Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roosevelt, Anna Eleanor

Estatu Batuetako politikaria, Franklin Delano Roosevelt lehendakariaren emaztea (New York, 1884 - New York, 1962). Senarra hil ondoren ere eragin handia izan zuen Estatu Batuetako politikan, alderdi demokratan bereziki. NBEko giza eskubideen aldeko batzordeko lehendakaria izan zen 1947-1951 urteetan, eta erakunde bereko batzar nagusiko ordezkaria 1946-1952 bitartean. Obra nagusiak: This Is My Story (1937, Hauxe da nire historia) eta On My Own (19581).