Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rolls, Charles Steward

Ingeles industrialaria (Londres, 1877 - Bournemouth, Hampshire, 1910). Mantxako itsasartea joan-etorrian gelditu gabe igaro zuen lehen hegazkin-pilotua izan zen (1910). Europako lasterketa luzeetan parte hartu zuen. 1906an Henry Royce-rekin bat egin zuen Rolls-Royce konpainia sortzeko.