Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rivera Garretas, María Milagros

Bizkaitar historialari eta saiakeragilea (Bilbo, 1947). Historia eta kultura antropologiako ikasketak egin zituen, eta Estatu Batuetako eta Europako zenbait unibertsitatetan sakondu zituen gero. Azkeneko urteetan Erdi Aroko historia irakasle izan da, Bartzelonako Unibertsitateko geografia eta historia fakultatean. Gainera, Centre d'Investigació Històrica de la Dona erakundearen sortzaileetako bat da, eta zuzendaria. Bere ikerketa lana hiru arlotan oinarritu da: Erdi Aroko gaztelako historia soziala, garai hartako emakumeen bizitza eta obraren interpretazioa, eta egungo feminismoaren teoria eta praktika. Lanik aipagarrienak: Textos y espacios de mujeres. (Europa, siglos IV-XV) (1990, Emakumeen testuak eta espazioak: Europa [siglos IV-XV]); Nombrar el mundo en femenino. Pensamiento de las mujeres y teoría feminista (1994, Mundua femeninoz izendatu: emakumeen pentsamendua eta teoria feminista); El fraude de la igualdad (1997, Berdintasunaren iruzurra). Gainera, ikerkuntza historikoko eta kritika feministako artikulu askoren egilea da.