Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rivelles, Amparo

Espainiar antzezlea (Madril, 1925). Antzezle familia batean hazia. Hamahiru urterekin egin zuen debuta antzerkian, gurasoekin batera. Zineman, berriz, hamabost urte zituela egin zuen lehen filma: Mari Juana (1940). Bere edertasun, estilo eta prestutasunagatik nabarmendu zen batez ere. Antzerkian, 1940 eta 1950eko hamarraldietan jokatu zituen paperik inportanteenak. Nazioarteko entzutea lortu zuen, eta Orson Welles eta Tulio Demicheli bezalako zuzendarien esanetara lan egin zuen, Mister Arkadin (1954) eta Zauri argitsua (1957) filmetan, hurrenez hurren. 1950eko hamarraldiaren bukaeran Mexikora joan zen, eta arrakasta handiko filmetan lan egin zuen. Espainiara itzuli zenean, zineman eta antzerkian ez ezik telebistan ere lan egin zuen, Gonzalo Torrente Ballesterren eleberri trilogian oinarrituta zegoen Los gozos y las sombras sailean. Antzerkian arrakasta handia izan zuen Hay que deshacer la casa obrarekin, 1980ko hamarraldian, eta obra horren zinemarako bertsioaren protagonista izan zen (1986). Film horretan egindako lanarengatik antzezle onenaren Goya saria irabazi zuen. Film aipagarrienak: Malvaloca (1942); Eloísa está debajo de un almendro (1943); La calle sin sol (1948); La duquesa de Benamejí (1949); Alba de América (1951); La leona de Castilla (1951); Soldados de plomo (1983); Una mujer bajo la lluvia (1992).