Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rivera, Gianni

Italiar futbol jokalaria (Alessandria, Piemonte, 1943). Hamabost urte zituela Milan futbol taldeak fitxatu zuen. Han Il bambino d'oro jarri zioten ezizena. Milan taldearekin Europako bi kopa irabazi zituen (1963 eta 1969), Nazioarteko Kopa bat (1969), Europako bi errekopa (1968 eta 1973), Italiako bi liga (1962, 1968), eta Italiako hiru kopa (1967, 1972, 1973). Italiako selekzioarekin 60 partida jokatu zituen eta 14 gol sartu zituen. Partida onenak 1970eko munduko txapelketan jokatu zituen, Mexikon; Italia txapeldunorde geratu zen.