Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Retzius, Gustaf Magnus

Suediar anatomia ikerlaria (Stockholm, 1842 - Stockholm, 1919). Stockholmeko medikuntza fakultateko histologia (1877) eta anatomia irakasle (1889) izan zen. Anatomia ikerketak egin zituen Ander Adolf Retzius aitaren bideari jarraituz. Neurologia modernoaren sortzaileetako bat da. Lan nagusia Nerbio sistemaren eta ehun konjuntiboaren azterlanak (1875-76) izan zen, C. M. Fürst-ekin batera idatzia.