Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Retz-ko kardinala

(Jaiotza izenaz Jean-François Paul de Gondi). Frantses politikari eta idazlea (Montmirail, 1613 - Paris, 1679). Bokaziorik gabeko elizgizona zen eta aristokraten alderdiko buru jardun zuen Parisen Fronda-ko matxinadan (1652). Preso hartu ondoren, ihes egitea lortu zuen eta, azkenik, Luis XIV.ak barkamena eman zion. Parisko artzapezpiku titulua utzi behar izan zuen eta Saint-Denis abatetxera erretiratu zen. Oroitzapen liburu bat utzi zuen, Fronda-ko matxinadan bizi izandako gertakari guztiak kontatzen dituena.