Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reidy, Affonso Eduardo

Brasildar arkitektoa (Paris, 1909 - Rio de Janeiro, 1963). Rio de Janeiroko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak eta Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin batera, Brasilgo arkitektura modernoko berritzailerik handienetzat hartua da. Le Corbusier eta Mendelsohn arkitektoen eragina igerri zaie Reidy-ren eraikuntzei. Rio de Janeiron lan egin zuen, batez ere, eta han daude haren lan aipagarrienak: Pedregulhoko etxebizitzetarako gelak (1950), Antzoki nazionala (1951), Arte modernoko museoa (1954-1967) eta Flamengoko parkea (1962-1964).