Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Redín Mainz, Javier

Nafar organista eta abesbatza zuzendaria (Uharte, 1922 - Iruñea, 1980). Bere jaioterrian eta Iruñeko apaizgaitegian egin zituen musika eta eliza ikasketak. Lizarrako apaiz lagun eta organista izendatu zuten 1947. urtean, eta Musika Elkarte Kulturala sortu zuen herri horretan. Iruñeko San Agustin elizako organista eta kapilau izendatu zuten hiru urte geroago eta Santa María la Real abesbatza sortu zuen; abesbatza horrekin emanaldi arrakastatsuak izan zituen Europako hiri nagusietan.