Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Redgrave, Michael

Ingeles zinema antzezlea (Bristol, 1908 - Denham, 1985). Nortasun handikoa zen; edozein rol antzezteko gaitasuna zuen. Bere antzezpenik onena 1945ean Cavalcanti-k zuzenduriko Gaua hiltzean (1945, Dead of Night) esketxean egin zuen Fred pertsonaiaz. The Importance of Being Earnest (1952) eta Luzeko korrikalariaren bakardadea (1962, The Loneliness of a Long Distance Runner) dira beste film aipagarriak.