Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Redgrave, Vanessa

Ingeles zinema antzezlea (Londres, 1937). Michael Redgrave antzezlearen alaba zen. Antonioni-ren Blow Up-en egindako lanak egin zuen ezagun. Zinnemann-en Julia (1977) filmekoa da agian bere lanik gogoangarriena, James Ivory-ren The Bostonians (1984, Bostondarrak ) egindakoarekin batera. Politikan ere nabarmendu izan da; zapalduen aldeko borroka aldarrikatu izan du maiz.