Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Redín Cruzat, Tiburcio

Nafar militarra eta elizgizona (Iruñea, 1597 - La Guaira, Venezuela, 1651). Italian borrokatu zen 1619 arte eta itsas armadan sartu zen ondoren. 1624. urtean Santiagoko zaldun izendatu zuten eta piraten aurkako borrokan parte hartu zuen 1629an. Holandarren aurka borrokatu zen urtebete geroago baina zauritu zuten. Kataluniako armadako gobernari nagusi (1635) eta mariskal izendatu zuten (1636). 1637. urtean kaputxinoen ordenan sartu zen eta hainbat komentutan bizi izan zen 1644 arte. Kongon izan ondoren (1645), Erromara joan zen Inozentzio X.a Aita Santuaren laguntza lortzeko. 1647. urtean Amerikara joan zen misiolari. Espainiara itzultzeko asmotan zebilenean hil zen Venezuelan.