Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ratoff, Gregori

Estatu Batuetako zinema antzezle eta zuzendaria (Petrburg, 1897 - Soleure, 1960). Tsar-aren soldadu izana, Estatu Batuetara erbesteratu zen eta han eman ezagutzera yiddish antzerkian. Zinema ahostunaren lehen urteetan heldu zen Hollywood-era; aipagarria da han egin zuen Mankievievicz-en Eba biluzik (1950, All about Eve) filma. Antzezle bezala egin zen ezagun lehenik, eta zuzendari gisa geroago. Aipagarriak dira Intermezzo (Ingrid Bergman-en lehen filma Hollywooden, 1939), Moss Rose (1947) eta Oscar Wilde (1960).