Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rathbone, Basil

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Johannesburg, 1892 - New York, 1967). Antzerkian ari izan zen Shakespeareren lanak antzezten batik bat, hasieran Ingalaterran eta 1924tik aurrera Estatu Batuetan. Zinema mutuan lan egin zuen, polizia filmetan eta galaiaren rola betez. Zinema ahostunean maltzurrarena egin behar izan zuen maiz. Gogoangarriak dira David Copperfield (1935), Ana Karenina (1935), Captain Blood (1935, Blood kapitaina), The Adventures of Robin Hood (1938, Robin Hooden abenturak) eta The Mark of Zorro (1940, Zorroren zeinua) filmetan egindako antzezlanak. Sherlock Holmes itxuratuz egin zituen hamalau filmek ospe handia eman zioten. Bi Oscar sari jaso zituen, Cuckor-en Romeo and Juliet (1936, Romeo eta Julieta) eta Lloyd-en If I Were King (1938, Errege banintz) filmetan egindako lanarengatik.