Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ratxidi, Ahmed

Aljeriar zinema zuzendaria (Tbessa, 1938). FLNko lehen zinema eta albistegietako taldean lanean aritu zen independentziaren aurretik. Horren ostean propaganda filmak egin zituen, 1965ean film luzerik ospetsuena, L’aube des damnés (1965) egin zuen arte; film horretan diskurtso antikolonialista eta memoria historikoaren beharra elkartzen ahalegindu zen. Mouloud Mammari-ren Thala nobelaren bertsio bat, L’opium et le bâton (1969, Lobelarra eta makila) ere egin zuen, arrakastarik izan ez zuena. Frantzian Le doigt dans l’engrenage (1973, Hatza engranajean) filmatu zuen.