Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rattigan, Terence Marvyn

Ingeles idazlea (Londres, 1911 - Hamilton, Bermuda uharteak, 1977). Harrow eta Oxfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Oso dramagile oparoa izan zen. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira French Without Tears (1936, Frantsesa ahalegin handirik gabe), The Winslow Boy (1946, Winslowtarren mutila), The Browning Version (1948, Browning-en bertsioa), The Sleeping Prince (1953, Printze lotia), Separate tables (1954, Mahai bereiziak), The Prince and the Show-girl (1957, Printzea eta neska dantzaria) eta Man and Boy (1963, Gizona eta gaztea).