Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rasmussen, Knud Johan Victor

Daniar esploratzailea (Jakobshaven, Groenlandia, 1879 - Gentofte, Danimarka, 1933). Espedizio askoren zuzendari izan zen Groenlandiako eta Ipar Amerikako iparraldeko lurraldeetan. Espedizio horietan eskimalen ohiturak eta bizimodua aztertu zituen. Harenak dira Grendland, Langs Polhavet (1919, Groenlandia Ipar Buruko itsasotik zehar) eta Across Arctic America (1927, Amerikako iparraldeko lurretan barrena) obrak.