Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rask, Rasmus Kristian

Daniar hizkuntzalaria (Braendekilde, Odense-tik hurbil, 1787 - Kopenage, 1832). Suedian, Norvegian eta Islandian barrena bidaiatu ondoren Undersgelse om det gamle Nordiske eller Islandske Sprogs Oprindelse (1814, Norvegiera zaharraren eta islandieraren jatorriaz ikerketa) obra idatzi zuen. Ondoren Indiara joan zen eta eskuizkribu irandarrak eta budistak aztertu zituen. Hizkuntza germaniarrek grekoarekin, latinarekin eta Baltikoko eslaviarrekin dituzten antzekotasunak edo ahaidetasunak azaldu zituen. Gramatika konparatuaren aitzindaritzat hartua da.