Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ranjit Singh

Sikhen erresumaren sortzailea, Punjaben (Budrukhan edo Gujranwala, 1780 - Lahore, Pakistan, 1839). Haren aita Mahan Singh hil zenean Lahore eta Amritsar-eko hiriak lotu zizkion sikhen erresumari. Sutlej-eko hiritik hegoaldeko eremuak ere lotu nahi izan zituen baina ingelesekin egin zuen topo eta Amritsar-ko hitzarmena izenpetu zuen 1809. urtean. Gudaroste modernoa sortu zuen europarren laguntzarekin, eta horri esker Kaxmir-eraino hedatu zuen erresuma. Britainiarrei lagundu zien afganistandarren aurkako gerran.