Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramsay, William

Ingeles kimikaria (Glasgow, 1852 - High Wycombe, Buckinghamshire, 1916). Heidelberg-eko unibertsitatean kimikako ikasketak egin ondoren Bristol (1880) eta Londresko unibertsitateetan irakasle izan zen (1887). 1879. urtean, molekulen arteko talken ondorioz sortzen den higidura browndarraren azalpena egin zuen eta 1894an P.T. Clave-rekin batera helioa aurkitu zuen. Rayleigh fisikariarekin elkarlanean argoia atzeman zuen atmosferan (1895) eta Travers-ekin ezezagunak ziren gasak aurkitu zituen atmosferan (1898). Frederick Soddy fisikari eta kimikariarekin erradoia eta helioa lortu zituen erradioa desintegratzean. Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1904. urtean John William Rayleigh-ekin batean.