Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rampal, Jean-Pierre

Frantses flautista (Marseilla, 1922). Marseillako eta Parisko kontserbatorioetan egin zituen ikasketak. 1955. urtean Operako bakarlaria izan zen eta, geroago, Parisko Haize Tresnetako Frantses Boskotean eta Talde Barrokoan jo zuen. Mundu osoan jo izan du eta flautistarik ospetsuenetako bat bihurtu da. XVII. eta XVIII. mendeetako musika lan klasiko ugari eman ditu ezagutzera.