Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramsey, Norman Foster

Estatubatuar fisikaria (Washington, 1915). Fisika ikasketak egin zituen, New Yorken, Columbia Unibertsitatean, eta Harvard eta Clevelandekoetan. 1940an ikertzaile gisa sartu zen Massachusettseko Teknologia Institutuan, eta partikula atomikoen azterketan espezializatu zen. Fisika Atomiko eta Fisika Teorikoko irakasle izan zen Harvardeko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren lehenengo urteetan eremu oszilatzaile bakartuak neurtzeko sistema bat asmatu zuen, eta "hidrogeno maser"-ak –irrada elektromagnetiko iturri bat, oso egonkorra– erabiltzea lortu zuen. 1989an, Wolfgang Paul eta Hans Georg Dehmeltekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, eremu oszilatzaile bereziak neurtzeko egindako lanarengatik. Azterketa horiei esker zehaztasun handiz definitu ahal izan da denbora, planetaren errotazioan oinarritutako sistema bazterturik, eta zesio-133aren metodoaren zehaztasun handiagoa frogatu da.