Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramsay, Allan

Eskoziar poeta (Leadhills, Lanarkshire, 1686 - Edinburgo, 1758). Eskoziako lehen liburutegi ibiltaria antolatu zuen 1726. urtean liburutegi bat erosi zuen arte. Ingeles eta eskoziar kantu zaharren bildumak osatu eta argitaratu zituen. Lan nagusiak: Tea Table Miscellany (1724-1727, Tea hartzeko mahaiaren nahas-mahasa), The Ever Green (1724-1727, Berde iraunkorra) eta The Gentle Shepherd (1725, Artzain atsegina).