Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Radicevic, Branko

Serbiar poeta (Brod, 1824 - Viena, 1853). Zuzenbideko eta medikuntzako ikasketak egin zituen Vienan. Vuk Karadzic serbiar idazle eta folklore biltzailearekin lan egin zuen. Poeta erromantikoa izan zen, eta hiru poesia bilduma idatzi zituen: Ikasketen amaiera (1847), Errepidea (1847) eta Kolo (1862an argitaratua).